Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Gelaxka-edukien Kopia Erlatiboa eta Absolutua

Kopia erlatiboa

Kopia erlatiboaren bidez, zenbaki-segidak erraz sor ditzakezu edota zenbaki-segidei formulak aplika diezazkiekezu. Oharra: Beste gelaxka batzuetan formulen kopia erlatiboak erabiliz gero, aipamen guztiak helburu-posizioaren arabera aldatzen dira berez. 1. Ariketa Sortu zenbaki-segida bat A zutabean.
1.

A1

Idatzi 1 A1 gelaxkan, eta 2 A2 gelaxkan.
2.Toolbar Image Nabarmendu A1 eta A2 gelaxkak eta arrastatu nabarmendutako eremuko behe eskuinaldeko karratu txikia A10 gelaxkaraino.
Oharra: A1 eta A10 bitarteko gelaxketan 1 eta 10 bitarteko zenbaki osoak sortzeko kopia erlatiboa erabili berri duzu.
3.

A2

Aldatu A2 gelaxkaren edukia 3 idatziz.
4.

Toolbar Image

Nabarmendu berriz A1 eta A2 gelaxkak eta egin balio berrien kopia erlatiboa beste gelaxketan zenbaki-segida eguneratzeko.
2. Ariketa Gelaxka-aipamenak dituen formula baten kopia erlatiboa egin.
5.

B1

Idatzi =A1/2 formula B1 gelaxkan.
6. Toolbar Image Egin formularen kopia erlatiboa B1-etik B10-eraino. Aholkua: Aukeratu B1 gelaxka soilik eta arrastatu nabarmendutako eremuko behe eskuinaldeko karratu txikia beste gelaxketan bere formularen kopia erlatiboa egiteko.
7. Toolbar Image Egin klik bi aldiz B zutabeko edozein gelaxkatan zenbakizko balioa zer formulak kalkulatu duen ikusteko.
8.

A2

Aldatu A2 gelaxkaren edukia 5 idatziz eta eguneratu zenbaki-segida kopia erlatiboa eginez. Oharra: B zutabeko zenbaki guztiak aldaketeei egokituko dira.

Saiatu zu zeu...

Kopia absolutua

Kopia erlatiboa erabiltzen ari zaren bitarten gelaxka jakin baten aipamena egin baduzu, gelaxkaren izenari $ ikurra gehitu egin behar diozu (adb., $C$1). 3. Ariketa
9.

C1

Idatzi 4 zenbakia C1 gelaxkan eta baieztatu idatzitakoa.
10.

B1

Aldatu B1 gelaxkako formula  =A1*$C$1 idatziz.
11.Toolbar Image Egin B1 gelaxkako formula berriaren kopia erlatiboa B10 gelaxkaraino. Oharra: A zutabeko balio guztiak laurengatik biderkatu berri dituzu.
12.

C1

Aldatu C1 gelaxkaren balioa 10 idatziz. Oharra: B zutabeko balio guztiak aldaketeei automatikoki egokituko dira.