Longitude eta latitude lurtarrak

Egilea:
Fran

Longitudea eta latitudea.

Simulazioak erakusten du zelakoak diren koordenatu lurtarrak, longitudea (lambda) eta latitudea (fi). Irristailuak mugituz lurreko puntu guztiak topatu daitezke. Longitudeen balioak -180ºtik 180ºra doaz. Positiboak Greenwich meridianoaren ekialdean daude eta negatiboak mendebaldean. Greenwich meridianoko puntuen longitudea zero da. Latitudeen balioak -90ºtik 90ºra doaz. Negatiboak hego hemisferiokoak dira eta positiboak ipar hemisferiokoak. Irristailuak aldatzean ikusten dira tokiko paraleloa eta meridianoa. Horretaz gaiz tokiko horizonte planoa ere erakusten da eta horizonten ipar-hego eta ekialde-mendebalde norabideak.