Nola Sortu Mezuak
Mezuak Fitxa
Mezuak fitxaren goialdean mezu berriak sortzeko aukera duzu.

Oharra: Ezin baduzu aukera hau Mezuak fitxaren goialdean ikusi, segur aski ez dituzu behar diren erabiltzaile-baimenak Talde honetan. Eska iezaiezu Jabeei zure baimenak egoki ezartzeko, mesedez.
Sortu Mezu berria
Egin klik Zer partekatu nahi duzu? testu-eremuan mezu berria ireki eta editatzeko.

- Idatzi mezu berriaren Izenburua.
 - Idatzi mezu honetan partekatu nahi duzun edukiaren Deskribapena.
 - Erabili Gehitu Baliabidea botoia eta aukeratu agertuko den zerrendan partekatu nahi duzun baliabidea (aukerakoa).
 - Erabaki zure mezua argitaratu ostean 
 berehala erakutsi ala 
 ezkutuan egotea nahi duzun (aukerakoa).
Oharra: Edozein momentutan alda dezakezu mezuaren ikusgaitasuna. - Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.
 
Gehitu Baliabideak zure Mezuan
Erabili Gehitu Baliabidea botoia prest duzun mezuan baliabide bat edo gehiago gehitzeko. 
Oharra: Partekatu nahi duzun baliabidea goitibeherako menuan aukera dezakezu. Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu. 

Zuzenean sortu Baliabide-mezua

Erabili Zer partekatu nahi duzu? mezuaren ondoan dagoen  +  botoia baliabide-mezua zuzenean sortzeko.
- Sortu edo bilatu partekatu nahi duzun baliabidea.
 - Editatu zure mezu berriaren Izenburua eta Deskribapena.
 - Aldatu baliabidearen Editatze-ezarpenak.
 - Gehitu baliabide gehiago mezu berean.
 - Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.