Eguzki-erlojuaren kokapena Lurreko toki jakin batean
Nola kokatzen da eguzki erlojua? Zer markatzen du eguzki erlojuak?
Modelo asko daude. Irudikatu denak bi plano ditu: bata horizontala eta bestea bertikala. Horretaz gain gnomon bat ere badu. Gnomonak apuntatzen du ipar izarrari; hau da, lurraren ardatzarekiko paraleloa da eta honen itzalak markatzen ditut orduak bai behearen gainean bai horman.
Eguzkiak (batez bestekoak) behar du ordu bat 15ºko angelua biratzeko. Eta hori erabili daiteke denbora neurtzeko.
UTC, edo denbora unibertsal koordenatua batez besteko eguzkiak markatuko luke Greewich-ko meridianoan.
Beste edoein meridianotan batez besteko eguzki-ordua diferentea da; zenbat eta mendebalderagoan egon meridianoa eguzki-ordua txikiagoa da eta zenbat eta ekialderagoan egon eguzki-ordua handiagoa da.
Meridiano bakoitzak bere eguzki-ordua daukala uleretzea oso inportantea da. 15º bakoitzeko ordu beteko diferentzia egongo da.
Simulazioan longitude negatiboak dira Greenwicheko meridianotik mendebalderanzkoak dira negatiboak eta ekialderanzkoak positiboak.
Argitu behar da eskumuturreko erlojuak markatzen duen ordua "ordu-eremuko" ordu estandarra dela eta ordu estandar hau bat letorke "ordu-eremuko" erdiko meridianoko batez besteko eguzki-orduaz (kasu batzutan +1 h edo +2 h gehituta neguan eta udan)
Simulazioan suposatu da eguzkia ekuatorean planoan dagoela; hau da, udaberria edo udazkena hasten diren egunetan eguzkiak duen posizioan. Horregatik ez da galtzen orokortasunik.
Simulazioak erakusten du zer erlazioa dagoen tenbora unibertsal koordinatuaren (UTC) eta toki jakin bateko eguzi-orduaren artean (konkretuki batez besteko eguzki-ordua).
Errealitatean benetako eguzki batek funtzionarazten du eguzki-erlojua eta ez "batez besteko eguzkiak". Benetako eguzkiaren eta batez besteko eguzkiaren arteko diferentzia denbora-ekuazioa da baina hori ez da kontutan izan honetan.