Tiro parabolikoa
t izeneko irristailua hautatu eta "+" eta "-" tekleekin gobernatuko duzu denbora.
Kontsideratu den azelerazioak y osagaia baino ez du eta osagai honen balioa -9,8 m/s^2 -koa da; baina alda dezakezu nahi izanez gero.
Hasierako posizioa (x0 eta y0) eta abiaduraren osagaiak (v0x eta v0y) aldatu daitezke. Eskumako testu eremuetan balioak sartuz eta intro sakatuz.
Non egiten da abiadura bertikala zero? Puntu horretan bektore abiadura zero da? Abiaduraren zein osagaia ez da aldatzen ibilbide osoan?
Abiadura bektoreak beti osatzen du horizontalarekin angelu bera? Zelan daude erlazionatuta parabolaren malda eta angelu hau? Malda negatiboa denean igotzen edo jeisten ari da?
Goranzko bidean eta beheranzko bidean abiduraren modulua errepikatzen da? Bai, non?
Zer da irismena edo helmena? Lurrera heltzean normalean zein da C puntuaren y koordenatua?