Gaussen metodoa
Ekuazio linealen sistema bat sistema mailakatua bihurtzeko prozesuari Gaussen metodoa deritzo. Horretarako, ekuazioetan oinarrizko bi aldakuntza eginez, zenbait zero agertaraziko ditugu. Oinarrizko aldakuntzak hurrengoak dira:
1- Ekuazio bat zero ez den zenbaki batengatik biderkatu.
2- Ekuazio bat zenbaki batekin biderkatutako ekuazio bat gehitu.
Prozedura jarraian azaltzen da:
1- Ezezagunak ekuazio guztietan ordena berdinean jarriko ditugu.
2- Lehen ekuazioa finkatuko dugu eta, besteetan eragiketen bidez, lehen batugaia zero bihurtuko dugu.
3- Lehen eta bigarren ekuazioak finko mantenduz, besteetan eragiketak eginez, bigarren batugaia zero bihurtuko dugu.
Honela, ekuazio-sistema triangeluarra bihurtzen da.
Erabili irristailuak ekuazio-sistema eta dagokion matrizea aldatzeko.