Erabiltzaile-interfazea
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoaren Erabiltzaile-interfazea GeoGebrako
Aljebra Ikuspegiaz eta
Ikuspegi Grafikoaz osatuta dago. Bi Ikuspegiak dinamikoki lotuta daude. Honek zera esan nahi du, edozein Ikuspegitan egindako aldaketak beste Ikuspegian ere berehala azaltzen direla.
Adibideak:
- Aldatu
Aljebra Ikuspegiko funtzio bat eta behatu nola aldatzen den bere grafikoa
Ikuspegi Grafikoan.
- Arrastatu puntu bat
Ikuspegi Grafikoan eta behatu nola aldatzen diren bere koordenatuak
Aljebra Ikuspegian.
Goiburuko barra
Tresna-barra
Erabili
botoia GeoGebra-tresnak dituen Tresna-barra irekitzeko. Aukeratu edozein tresna eta sortu objektu berriak
Ikuspegi Grafikoan.
Oharra: Goiburuko barra urdinera itzultzeko, erabili Tresna-barrako goi-ezkerraldeko
.
Objektuaren Propietateak
Aukeratutako objektu-motaren arabera, objektu horren
Objektuaren Propietateak elkarrizketa irekitzerakoan bere kolorea, estiloa zein tamaina aldatu ahal izango dituzu. Ez baduzu objekturik aukeratu,
Ikuspegi Grafikoaren
Propietateak elkarrizketa irekiko da eta ardatzak eta lauki-sarea ezkutatu zein erakutsi ahal izango dituzu, eta baita objektuen ikuspegia aldatu ere.
Desegin
Desegin egindakoa pausoz pauso.
Oharra:
Desegin botoia automatikoki azalduko da Tresna-barran objektu bat edo gehiago sortu ostean.
Bilatu
Ireki Bilatu ezaugarria eta behatu GeoGebra-baliabideen Plataforma, Baliabide txundigarriak aurkitzeko.
Menua
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoaren
Menua irekitzerakoan artxibo berriak sortu, lehendik sortutako baliabideak ireki, egindako lana gorde eta beste batzuekin partekatu, eta behar izanez gero laguntza eskuratu ahal izango duzu.
Erakutsi / Ezkutatu Aljebra Ikuspegia
Ez baduzu
Aljebra Ikuspegiarekin lan egin nahi,
ukituz ezkuta dezakezu.
Oharra:
Aljebra Ikuspegia berriz agertaraz dezakezu
edozein momentutan ukituz.