Nola Jaso Berrelikadura
Berrelikadura Jaso Ariketetan
Jabeak Kideren baten Ariketa batean berrelikadura eman nahi duen ala ez erabaki dezake. Jabeek zera egin dezakete...
- lanean iruzkina idatzi berrelikadura emateko eta lana Bukatuta zein Bukatu gabe egoeran ezarri.
- Kideei Aztertu botoia erabiltzeko aukera eman, Galderetan beraien erantzunen berehalako berrelikadura jaso dezaten. Oharra: Oraingoz, Hainbat Aukerako Galderak bakarrik azter daitezke automatikoki. Edozein kasutan, Galdera Irekietan Jabeak erantzun-eredua eman dezake, Kideek beraien erantzuna emandakoarekin konparatzeko aukera izan dezaten.
Nola Komunikatu Ariketa batean
Kideek eta Jabeek iruzkinak erabil ditzakete Ariketa bakoitzean komunikatzeko.
Oharra: Elkarrizketa hauek pribatuak dira eta Taldeko beste Kideek ezin dituzte ikusi.
Non Aurki dezaket Jabearen Berrelikadura?
Jabeak Kideren baten Ariketa batean berrelikadura ematen badu, Kideak jakinarazpen-mezua jasotzen du. Jabearen berrelikadura ikusteko beste modu bat Ariketak fitxa begiratzea da.