GeoGebra-ariketak

Zer dira GeoGebra-ariketak?

GeoGebra-ariketa deskribapen batez eta dagokion GeoGebra-eraikuntzaz osatuta dago, eta erabiltzaileei beraien lana gordetzeko aukera ematen die. Oharra: Talde batean partekatutako GeoGebra-ariketen kasuan, Jabeek Kideen lana ikus dezakete Berrelikadura fitxan.

Nola sortu GeoGebra-ariketa

Sortu mezu berria Mezuak fitxan eta hautatu Sortu Ariketa baliabide-moten zerrendan. Erabili azalduko den Lan-orriaren editorea zure Ariketa osatzeko.
Image
Idatzi Lan-orriaren editorean Ariketaren Lan-orriaren Izenburua. Ondoren, hautatu GeoGebra-ariketa Ariketa-elementuen zerrendan.
Image
  1. Idatzi Ariketaren Izenburua (hautazkoa). Oharra: Beharbada izenburuak erabili nahi izango dituzu, Lan-orri berean elementu gehiago jartzeko asmoa baduzu (adb., testua, galderak).
  2. Deskribatu Ariketa edo eman jarraibideak. 
  3. Erabili agertzen den GeoGebra-eraikuntza GeoGebra-ariketaren zati elkarreragilea prestatzeko:
    • Editatu lehenetsitako eraikuntza Editatu Eraikuntza botoia erabiliz EDO
    • Ordezkatu emandako eraikuntza hutsa lehendik sortutako eraikuntzaren batekin Ordezkatu Eraikuntza botoia erabiliz.
    • Aldatu zure eraikuntzaren Ezarpen Aurreratuak (aukerakoa).
    • Erabili Eginda botoia GeoGebra-ariketa prest dagoenean.
  4. Gehitu elementu gehiago zure lan-orrian (aukerakoa): Testua, GeoGebra-eraikuntza, Irudia, Bideoa, Sarea, GeoGebra-ariketa Oharra: Hautatu eta mugituz erraz alda dezakezu txertatutako elementuen ordena.
  5. Gorde eta Itxi zure Ariketaren lan-orria.

Ezarpen Aurreratuak

Beharbada GeoGebra-eraikuntzaren zenbait ezarpen aldatu nahi izango dituzu Ezarpen Aurreratuetan zure Ariketari egokitzeko (adb., Menua edo Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei eraikuntza berrezartzeko aukera eman).
Image

Ezarpen Aurreratuen xehetasunak

Zabalera eta Altuera Idatzi pixeletan neurtuta zure eraikuntzaren tamaina zehatza edo eraikuntzaren behe-eskuinaldeko triangelutxoa arrastatu bere tamaina aldatzeko. Aldatu eskala Aldatu zure GeoGebra-eraikuntzaren eskala (lehenetsitako eskala 1 da). Mantendu itxura-proportzioak Mantendu eraikuntzaren itxura-proportzioak bere tamaina aldatzerakoan. Gaitu Eskuin-klik eta Teklatu bidezko Edizioa Erabiltzaileek eskuin-klik (MacOS: Ctrl-klik) egin, zooma erabili edo teklatua erabiliz eraikuntza editatu ahal dute. Gaitu Etiketen Arrastatzea Erabiltzaileek objektuen etiketak tokiz mugi ditzakete. Erakutsi Eraikuntza Berrezartzeko Ikonoa Eraikuntza bere hasierako egoeran berrezartzeko balio du. Gaitu Maius-arrastatzea eta Zooma Erabiltzaileek Ikuspegi Grafikoaren atzeko planoa arrastatuz Ikuspegi Grafikoa mugitu edo saguaren gurpiltxoa erabiliz handiagotu / txikiagotu dezakete. Pantailan finkatutako eraikuntza "Finkatu Eraikuntza Pantailan" izeneko botoia agertarazten du GeoGebra-eraikuntzaren eskuineko izkinaren gainean (zure Lan-orri Dinamikoaren Aurreirudian ikusgai). Honen bidez zure ikasleak eraikuntzak pantailan duen posizioa aldatu gabe Lan-orri Dinamikoan gora eta behera mugi daitezke. Hau oso erabilgarria da, eraikuntzak azalpen luzea badu edota jarraibideak hainbat urrats baditu. Erakutsi Menua Eraikuntzaren goi-eskuinaldean Menua botoia agertarazten du, erabiltzaileek GeoGebra-menu osoa erabil ahal izan dezaten. Erakutsi Tresna-barra Tresna-barra agertarazten du eraikuntzaren goialdean. Oharra: GeoGebra-ariketen kasuan, aukera hau lehenetsita dago. Erakutsi Sarrera-eremua Sarrera-eremua Ikuspegi Grafikoaren behealdean eta Aljebra-eremua Aljebra Ikuspegiaren behealdean (ikusgai dagoenean) agertarazten ditu. Erakutsi Estilo-barra Estilo-barra botoia agertarazten du, erabiltzaileek sortutako objektuen propietateak aldatu ahal izan ditzaten.