Nola Argitaratu Ariketak (Jabeek bakarrik)
Ariketak Argitaratu
- Sortu mezu berria Mezuak fitxan. Oharra: Beharbada partekatu nahi duzun Ariketaren Izenburua edota Deskribapena gehitu nahiko dituzu.
- Gehitu prest duzun Ariketa lan-orriren bat mezuan, Gehitu Baliabidea botoia eta Lehendik Sortutako Baliabidea aukera erabiliz. EDO Zuzenean sortu Ariketa lan-orri berria, Sortu Ariketa aukera erabiliz. Oharra: Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
- Egin klik Argitaratu botoian zure mezua argitaratzeko.
![Image](https://beta.geogebra.org/resource/DYAjTR9A/f4PKd6Yv1fBNfTDz/material-DYAjTR9A.png)
Mezuaren Ezarpenak
Ariketa bat duen mezua sortzen duzunean, Mezuaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:
Ezarri zure mezuaren ikusgaitasuna.
Kendu Baliabidea mezutik.
Baliabidearen Ezarpenak erabili.
- Baliabide gehiago gehitu zure mezuan, Gehitu Baliabidea botoia erabiliz.
- Zure mezua argitaratu, Argitaratu botoia erabiliz.
Ikusi Ariketa hau Berrelikadura fitxan.
Editatu zure mezua.
Ezabatu zure mezua.
Artxibatu zure mezua.
Ariketaren Ezarpenak
Zure mezuan ariketaren bat gehitu ostean, Ariketaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:
Editatze-baimenak
Erabaki nork edita dezakeen jatorrizko Ariketa.
Aztertu botoia
Eman Kideei beraien erantzunak aztertzeko aukera, Aztertu botoia erabiliz.
Oharra: Aztertze automatikoa Hainbat Aukerako Galderen eta Jabeak emandako erantzun-eredua duten Galdera Irekien kasuan bakarrik dago erabilgarri.
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/d/d1/Menu-edit.svg/16px-Menu-edit.svg.png)
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/c/c3/Menu-feedback-automatic.svg/16px-Menu-feedback-automatic.svg.png)
Ariketaren Estatistika
Taldean duzun rolaren arabera, Ariketaren inguruko informazioa eta estatistikak Ariketaren mezuan azalduko dira.
Jabeek dagokion Ariketaren estatistikak ikus ditzakete:
1/4: Ariketan dagoeneko lanean hasi diren Kide-kopurua (Hasita egoera).
2/4: Jabeak beraien Ariketa dagoeneko aztertu eta Bukatuta egoeran ezarri duen Kide-kopurua.
![Image](https://beta.geogebra.org/resource/aKcspTZr/JVLwawWxfHgnyiRg/material-aKcspTZr.png)
Kideek dagokien Ariketaren egoera ikus dezakete:
- Ariketaren Egoera:
Hasi gabe,
Hasita,
Bukatuta
- Aztertu botoia: Jabeak galderen aztertze automatikoa erabiltzen uzten ote duen.
![Image](https://beta.geogebra.org/resource/btRZz39u/QcPtJTqcAsqMALIO/material-btRZz39u.png)