Bi puntutik pasatzen den zuzena
Bi puntutatik pasatzen den zuzena bakarra da.
Bi puntu, A eta B, emanda, puntua eta bektorea; edota, puntu eta malda ere ezagunak dira.
1. Finkatu A puntua eta aldatu B. Zein da v=AB bektorea?
2. Aldatu A eta B puntuak. Hurbildu B Araino. Zer gertatzen da?
3. Kalkulatu AB zuzenaren ekuazioa, A(0,4) eta B(5,6) badira.
4. Kalkulatu AB zuzenarekiko paraleloa den zuzenaren ekuazioa, C(8,2) puntutik pasatzen dela jakinik.
5. Kalkulatu D(-2,-2) puntutatik pasatzen dena.
6. Nolakoak dira azken bi zuzen hauek?
marije ortego, 06-11-19, GeoGebrarekin eginda