Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

i-ren berredurak

Erabili irristailu urdina i-ren zenbatgarren berredura kalkulatu nahi dugun zehazteko. Ohartu i-rengatik biderkatzen dugun aldiro, aurreko berredura jatorriaren inguruan 90º birarazten dugula erloju-orratzen noranzkoen aurka. i-ren enegarren berredura kalkulatzeko beste modu bat hurrengoa da: i-ren berredurak launaka errepikatzen direnez, n/4 zatiketaren hondarrak berredura {i, -1, -i, 1} multzoko zein elementu den adieraziko digu. Alegia, hondarra 1 denean, berredura i izango da; hondarra 2 denean -1; hondarra 3 denean -i, eta hondarra 0 denean 1.