Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Limite infinituak 2

"x→∞ limitea" eta "x→-∞ limitea" botoien bidez aztertu nahi dugun limitea aukera dezakegu. x→∞ limitearen kasuan: Irristailu berdea eta gorriaren bidez N eta epsilon parametroak alda daitezke. x-ek infinitoruntz jotzen duenean funtzioak 1 balioruntz jotzen du. Hau da, edozein epsilonentzat, nahi bezain txikia izanda ere, beti aukera daiteke N egoki bat halako moldez non x N baino handiagoa denean, f(x) eta limitearen (l=1) arteko distantzia epsilon baino txikiagoa den. N behar bezain handia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko. x→-∞ limitearen kasuan: Irristailu berdea eta gorriaren bidez N eta epsilon parametroak alda daitezke. x-ek minus infinitoruntz jotzen duenean funtzioak 1 balioruntz jotzen du. Hau da, edozein epsilonentzat, nahi bezain txikia izanda ere, beti aukera daiteke N egoki bat halako moldez non x N baino txikiagoa denean, f(x) eta limitearen (l=1) arteko distantzia epsilon baino txikiagoa den. N behar bezain txikia aukeratu dugunean, GeoGebrak esan egingo digu. Hala ere, puntu urdina ezker-eskuin irrista dezakegu lehen esandakoa egiaztatzeko.