Presioa likidoetan
A, B eta C sakoneretan presioaren balio totalak bi parte ditu: presio hidrostatikoa (likidoaren pisuagatik) eta likidoaren gainean dagoen gasaren presioa (normalean, presio atmosferikoa). Simulazio honetan presio bi horiek kontutan hartzen dira presio totalak kalkulatzeko (P_{TA}, P_{TB}, P_{TC}. Unitateak SI unitate-sisteman eman dira kalkuluetan eta emaitzetan gehitu da asko erabiltzen den beste presio-unitate bat; atmosfera (atm).