Aljebra Ikuspegia
Sortutako objektu guztien adierazpen aljebraikoa (adb., koordenatuak, ekuazioak) sortutako ordenean azaltzen dira
Aljebra Ikuspegian.
Oharra: Gora eta behera mugi zaitezke
Aljebra Ikuspegiaren atzeko planoa zure hatzarekin ukituz eta gora eta behera mugituz.



Aljebra Sarrera-eremua
Adierazpen aljebraikoak eta komandoak zuzenean idatz ditzakezu
Aljebra Ikuspegian. Aljebra Sarrera-eremua ukitzerakoan automatikoki irekitzen da hurrego lau taulak dituen Teklatu Birtuala.

- alfabeto latindarreko hizkiak
- alfabeto greziarreko hizkiak
- zenbakiak
- gehien erabiltzen diren eragile matematikoak



Erakutsi / Ezkutatu Aljebra Ikuspegia
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa irekitzerakoan berez agertuko dira
Ikuspegi Grafikoa eta
Aljebra Ikuspegia. Hala ere,
Aljebra Ikuspegia honela itxi dezakezu:



- Ukitu
Aljebra Ikuspegiko goi-eskuinaldeko
ixteko.
- Ukitu
Aljebra Ikuspegia berriz erakusteko.
Nola Ezkutatu eta Ezabatu Objektuak
Erakutsi / Ezkutatu Objektuak
Ukitu
Aljebra Ikuspegiko objekturen baten ondoan dagoen
puxtarri urdina
Ikuspegi Grafikoan ezkutatzeko (adb., objektu laguntzaileak). Objektu ezkuturen bat berriz agertarazteko, ukitu
Ikuspegi Aljebraikoko dagokion
puxtarria.
Ezabatu Objektuak
Aljebra Ikuspegiko edozein objekturen adierazpen aljebraikoaren ondoan dagoen
ukituz, objektua ezaba dezakezu.






