Irisgarriak ez diren distantziak

Neurtu nahi den distantzia irisgarria ez denean, trikimailuak erabili behar dira. Esan bezala, triangeluak dituen hiru luzeren eta hiru angeluen artean, horietako hiru datu ezagutuz gero, gainerako luzera eta angelu guztiak kalkulatu daitezke. Hona hemen nola erabiltzen den triangelua irisgarria ez den distantzia bat jakiteko.