Batezbesteko baten Z Testa

Ariketa

Hiri handi batean irakurketa-testa egin zen ikaslego osoan (batezbesteko balioa 100 eta desbideraketa estandarra 12 puntu). Ikastetxe jakin batean 55 ikaslez osatutako laginak lortutako batezbesteko balioa 96 puntu izan zen bakarrik. Laginaren batezbesteko balioa ikaslego osoaren batezbesteko balioa baino askoz txikiagoa al da?

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1. Ireki Estatistika fitxa.
2. Aukeratu Batezbesteko baten Z Testa menu bertikalean.
3. Idatzi Hipotesi Nulua. Hori da, hain zuzen, ikaslego osoaren batezbesteko balioa.
4. Hautatu Hipotesi Alternatiboa aukera.
5.Lagina eremuan, idatzi ,  desbideraketa estandarra , eta laginaren tamaina .
6.Behatu Emaitza eremua zure estatistika-azterketaren parametroen balio esanguragarriak interpretatzeko.
Oharra: GeoGebrak automatikoki kalkulatzen ditu batezbestekoaren errore estandarra (EE), z-balioa (Z) eta banaketa normal bati dagokion probabilitatea (P).