Nola Erabili GeoGebraren 3D Tresna Grafikoak
Zer dira Tresnak?
GeoGebraren 3D Ikuspegi Grafikoak Tresna-sorta bat duen Tresna-barra du. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu.
Ariketa: Sortu esfera
Esfera Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna erabiliz.

- Aukeratu
Esfera Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna 3D Ikuspegi Grafikoko Tresna-barran.
- Egin klik bi aldiz 3D Ikuspegi Grafikoan esfera sortzeko.
- Aukeratu
Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak esferaren neurria zein posizioa aldatzeko.
Saiatu zu zeu...
Nola mugitu objektuak 3D koordenatu-sisteman
Hiru dimentsiotako koordenatu-sisteman puntu bat mugitzeko, bi modu artean trukatu puntuaren gainean klik eginez Hautatu eta Mugitu tresna aktibatuta dagoelarik.
- xOy-planoa modua: Puntua xOy-planoarekiko paraleloki mugi dezakezu z-koordenatua aldatu gabe.
- z-ardatza modua: Puntua z-ardatzarekiko paraleloki mugi dezakezu x eta y-koordenatuak aldatu gabe.
Zer dira Tresna-kutxak?
GeoGebra-tresnak antzeko tresnak edota mota bereko objektu berria sortzen duten Tresnak dituzten Tresna-kutxetan sailkatuta daude. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, Tresnaren baten botoia sakatu ostean agertzen den zerrendako Tresnaren batean klik egin dezakezu.
Ariketa: Aurkitu
Kuboa tresna Tresna-kutxen barruan.

- Bilatu
Kuboa tresna Tresna-kutxetan.
- Egin klik bi aldiz 3D Ikuspegi Grafikoan kubo bat sortzeko.
- Aukeratu
Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak kuboaren neurria zein posizioa aldatzeko.
Zer dira Tresna-aholkuak?
Tresnaren bat aukeratzen duzunean, tresna hori nola erabiltzen den esaten duen Tresna-aholkua agertzen da.
Aholkua: Tresna honen inguruko argibide gehiago behar badituzu, egin klik Tresna-aholkuan. Hori egiterakoan, aukeratutako Tresnarekin lotutako informazioa duen web-orrialdea irekiko da.
Ariketa: Asmatu nola funtzionatzen duen
Piramidea tresnak eta sortu piramidea.

- Aukeratu
Piramidea tresna.
- Irakurri Tresna-aholkua.
- Asmatu nola erabili tresna hau piramidea sortzeko.