Nola Idatzi Adierazpen Aljebraikoak CAS Ikuspegian
CAS Ikuspegiaren bidez GeoGebraren CAS (Computer Algebra System) kalkulagailua erabil dezakezu kalkulu sinbolikoa lantzeko.
Ekuazioak eta esleipenak
Ekuazioak = berdintza ikurraren bidez adierazten dira. Esleipenak, aldiz, := idatziz adierazten dira.
= | Idatzi 3x + 5 = 7 ekuazioa CAS Sarrera-eremuan Berdin ikur bakuna erabiliz eta sakatu Enter tekla.
|
| Oharra: Dagokion zuzena Ikuspegi Aljebraikoan erakutsi nahi izanez gero, ekuazioaren ondoan dagoen Erakutsi / Ezkutatu ikonoan klik egin behar duzu. |
:= | Idatzi f(x) := 2 * x + 1 funtzioa CAS Ikuspegiko bigarren lerroan eta sakatu Enter tekla.
|
Aholkuak:
|
Saiatu zu zeu...
Erabili Aldagaiak
CAS Ikuspegian, baliorik esleitu ez zaien aldagaiak erabil ditzakezu.
Ariketa: Ebatzi ekuazio bat urratsez-urrats.
Oharra:
1. | | Idatzi 5x - 2 = 8 eta aukeratu Gorde Sarrera tresna.
|
2. |
| Idatzi # lasterbidea bigarren lerroan CAS Sarrera-eremuan aurreko irteera kopiatzeko.
|
3. | | Idatzi +2 traolaren (#) ondoan eta aukeratu Ebaluatu tresna.
|
4. |
| Kopiatu berriz 5x = 10 aurreko irteera hurrengo lerroan.
|
5. | | Idatzi / 5 traolaren (#) ondoan eta aukeratu Ebaluatu tresna.
|
6. | | Egin klik lehenengo lerroko Erakutsi / Ezkutatu ikonoan jatorrizko ekuazioa Ikuspegi Grafikoan erakusteko eta egiaztatu zure emaitza. |
#
traolak aurreko irteera kopiatzen du.-
#3 aginduak 3. lerroko irteera kopiatzen du.
Biderketak
Aldagaien arteko biderketa esplizituki adierazi behar da * izartxoa erabiliz.
Adibidea: b * (c + d) sarreraren irteera bc + bd da.
Oharra: bc asteriskorik gabe idatziz gero, bc izeneko aldagai berria sortuko duzu.