Nola Sortu Taldea

Talde berria hurrengo moduetan sor dezakezu: Idatzi zenbait oinarrizko metadata azalduko den Taldearen Ezarpenak orrialdean zure Taldea sortzen hasteko.

Taldearen ezarpenak

Taldearen ezarpenak

Taldearen izena

Idatzi zure Taldearen izena.

Deskribapena

Idatzi zure Talde berriaren deskribapena beste erabiltzaile batzuk Talde honetan sartu nahi ote duten errazago erabaki dezaten.

Baimenak

Erabaki nork duen zure Taldean baliabideak gehitzeko edota mezuak idazteko baimena. Hurrengo aukerak dituzu:
  • Jabeek bakarrik
  • Jabeek eta Kideek

Lehenetsitako ezarpenak

Editatze-ezarpenak Erabaki nork duen Taldearekin partekatutako baliabideak editatzeko baimena. Hurrengo aukerak dituzu:
  • Egileek bakarrik
  • Egileek eta Taldearen Jabeek
  • Egileek, Taldearen Jabeek eta Kideek
Aztertze Automatikoa Erabaki automatikoki azter daitezkeen zenbait Ariketetan Aztertu botoia agertu behar den ala ez (adb., Hainbat aukerako galderak eta Erantzun-eredua duten galdera irekiak). Botoi honen bidez erabiltzaileek beraien erantzunak momentuan egiaztatu eta beharrezko izanez gero, aldatu egin ditzakete Ariketa berriz irekiz. Oharra: Jabeak lehenetsitako ezarpen hauek Ariketa bakoitzean banaka alda ditzake Mezuak fitxan.

Jakinarazpenak

Erabaki zertaz nahi duzun berri ematea... 
  • Mezu Berriak
  • Iruzkin Berriak
  • Taldekide Berriak
Aholkua: Nahi izanez gero, jakinarazpenak zenbatero jaso nahi dituzun ere erabaki dezakezu (berehala, orduro, egunero edo astero).
Gorde Informazioa osatu ondoren, egin klik Gorde botoian zure Talde berria sortu eta beste erabiltzaile batzuk zure Taldera gonbidatu ahal izateko.