Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Lente meheak

Lente izenaz, bi dioptrioz eraturiko sistema optiko zentratua adierazi nahi dugu, bietariko bat gutxienez esferikoa izanik eta kanpo-aldeko bi inguruneak errefringenteak eta errefrakzio-indize berekoak izanik. Lente meheen lodiera oso txikia da dioptrioen kurbadura-erradioekin konparatuz eta bi poloak lentearen zentro optikoa edo geometrikoa deritzon O puntuan daudela kontsidera dezakegu. Erabili irristailuak zein dagozkien puntuak lentearen potentzia, eta objektuaren posizioa eta tamaina aldatzeko.