Nola Eman Berrelikadura (Jabeek bakarrik)

Berrelikadura Fitxari Buruz

Jabeek Talde bateko Ariketa guztien bilduma Berrelikadura fitxan aurki dezakete. Oharra: Jabeek Berrelikadura fitxako edukia Lauki-sare edo Zerrenda gisa ikusitearen artean aukera dezakete Taldearen Ezarpenetan.

Kideen Lana Aztertzen

Kideek Ariketaren bat bukatu ostean, Jabeak lana aztertu eta berrelikadura eman dezake:
  1. Sartu Kidearen Lan-orrian...
    • dagokion Lauki-sareko gelaxka aukeratuz. EDO
    • dagokion Zerrendako Ariketa irekiz eta Kidearen lana zerrendan aukeratuz.
  2. Aztertu Kidearen Lana.
  3. Idatzi iruzkinak  Galderetan edo  GeoGebra-ariketetan, beharrezkoa balitz. 
  4. Hautatu Kidearen lanaren araberako aukera bakarra hurrengoen artean :
    • Bukatuta, Ariketa ongi ebatzi badu.
    • Bukatu gabe, Kideak bere lana berrikusi behar badu. Aholkua: Ez ahaztu Kidearentzat berrelikadura iruzkina idaztea, zer nolako aldaketak egin behar dituen jakin dezan.
Ariketaren osotasun-egoera zein den erabaki ostean, Jabearen berrelikadura gorde egingo da eta hurrengo Kidearen lana azalduko da. Aholkua: Kideen lana aztertu eta iruzkinak idazteko, beraien izenaren ondoan dauden eta nabigazio-geziak erabil ditzakezu beraien lana eskuz aukeratzeko.

Nola Berrireki Ariketak

Jabeak Ariketaren batean berrelikadura eman eta Bukatuta egoeran ezarri ostean, Kideek ezin dute beraien lanan inolako aldaketarik egin. Edozein kasutan, batzutan Jabeak dagoeneko bukatuta dagoen Ariketa batean Kideei aldaketak egiteko baimena eman nahi izango die:
  • Ireki dagoeneko Bukatuta egoeran dagoen Kideren baten Lan-orria.
  • Erabili Ariketaren azpiko  Berriz ireki botoia, Taldeko Kide guztientzat berriz irekitzeko.