Nola Ireki edota Editatu Lan-orri Dinamikoak
Zure GeoGebra-baliabide guztien zerrenda zure GeoGebra Profil-orriko Baliabideak fitxan ikus dezakezu.
Han, zure baliabideak edota agerian dauden beste erabiltzaile batzuenak bilatzeko, Bilaketa-eremua erabil dezakezu. Gainera, goitibeherako menuko iragazkiak erabil ditzakezu Liburuak zein Lan-orriak iragazteko, esaterako.
Oharra: Agerian dauden beste erabiltzaile batzuen Lan-orri Dinamikoak bilatu, kopiatu eta baliabide eratorriak sor ditzakezu.
Zerrendako zure GeoGebra Lan-orriren bat aukeratu ostean, lan-orria ireki egingo da. Goi-eskuin aldean aukera hauek dituzu erabilgarri:
Bilatu
Txunditzeko moduko baliabideak bilatzeko, Bilatu ikonoa erabil dezakezu.
Gehitu Gogokoetan
Gehitu Gogokoetan ikonoa erabiliz gero, Lan-orri Dinamikoa zure Gogokoetan gehituko da.
Oharra: Zure baliabide gogokoenak bilatzeko, zure Profil-orriko Baliabideak fitxako bilaketa-eremuko Gogokoak iragazkia erabil dezakezu.
Oharra: Gogokoa ikono beteak jada zure Gogokoen artean dagoen baliabidea ireki duzula adierazi nahi du.
Partekatu
Partekatu ikonoa erabiliz gero, baliabidea partekatzeko hainbat aukera dituen abisu-leihoa azalduko da:
- Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
- Partekatze-esteka eskura dezakezu.
- Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Aukera gehiago
Menua ikonoak aukera gehiago ematen ditu:
- Partekatu: Baliabidea talde batekin partekatu, partekatze-esteka eskuratu edota esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
- Editatu Lan-orria: Editatu ikonoa erabiliz gero, Lan-orri Dinamikoan aldaketak egiten utziko dizun Lan-orriaren Editorea zabalduko da. Oharra: Editatu ikonoa Lan-orri hau editatzeko baimena baduzu ikusiko duzu soilik. Ez bazara Lan-orriaren egilea, Lan-orriaren kopia egin eta eratorriko baliabidea sor dezakezu.
- Gehitu Liburuan: Lan-orria lehendik sortutako zein liburu berri batean gehi dezakezu.
- Kopiatu Lan-orria: Zure profilean gorde eta edita dezakezun Lan-orri Dinamikoaren kopia egiten du, bere egitura zein edukia berrerabili ahal izateko.
- Zehaztapenak: Lan-orri Dinamikoaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu.
- Jaitsi: Lan-orri Dinamikoaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu eta han Lan-orri Dinamikoa jaitsi ahal izango duzu. Oharra: Lan-orri Dinamikoa jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu.
- Sarbide-ezarpenak: Zure baliabidearen ikusgaitasuna ezarri eta zer erabiltzailerekin partekatu nahi duzun erabaki dezakezu.
- Ezabatu: Lan-orri Dinamikoa zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du.