PDF-artxiboak

Nola Txertatu PDF-artxiboak

GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu PDF-artxiboa Lan-orriaren Elementuen zerrendan.
Image

Jarraibideak

  1. Idatzi zure PDF-artxiboaren Izenburua (hautazkoa).
  2. Aukeratu txertatu nahi duzun PDF-artxiboa hurrengo aukeretakoren bat erabiliz:
    • Arrastatu eta utzi PDF-artxiboa lerro etenez adierazitako eremuan.
    • Klikatu Aukeratu PDF-artxiboa zure ordenagailutik PDF-artxiboren bat igotzeko. Bilatu ordenagailuan zure lan-orrian txertatu nahi duzun PDF-artxiboa, aukeratu artxiboa eta sakatu Ireki.
    • Idatzi linean dagoen PDF-artxiboren baten URLa zabalduko den abisu-leihoko testu-eremuan.
  3. Sakatu Eginda leihoa itxi eta zure Lan-orri Dinamikoan PDF-artxiboa txertatzeko.

Nola Editatu PDF-artxibo Elementuak

Kurtsorea txertatutako PDF-artxiboren baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
  •  Editatu: Ireki PDF-artxibo Elementuen Editorea eta editatu PDF-artxiboaren izenburua edota aldatu PDF-artxiboa.
  • Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun PDF-artxiboa.
  • Ezabatu: Ezabatu PDF-artxiboa zure Lan-orri Dinamikotik.
Oharra: Txertatutako PDF-artxibo Elementuren baten gainean klik eginez ere editatu ahal izango duzu. Sakatu Eginda zure PDF-artxibo Elementua editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.