GeoGebra-taldeei buruz
Zer dira Taldeak?
Talde bateko Kideek zera egin dezakete...
- beste Taldekide batzuekin baliabideak partekatu (adb., Lan-orri Dinamikoak, Liburuak).
- mezu eta iruzkinen bidez elkarrekin komunikatu.
- GeoGebra-baliabideak elkarrekin sortu eta editatu.
- beste Taldekide batzuentzat (adb., zure ikasleentzat) ariketak bidali eta kudeatu.
- bukatutako ariketetan berrelikadura eman eta Taldekideen lanaren jarraipena egin.
Taldeak hainbat modutan erabil ditzakezu:
- Elkarlana: Sortu Taldea zure kideekin eta elkarrekin lan egin GeoGebra-baliabide txundigarriak partekatuz, bilduz edota sortuz.
- Gela Birtuala: Sortu zure ikasleentzako Taldea elkarlana, matematika-aurkikuntzen eta baliabideen partekatzea sustatzeko, edo Ikaste Kudeaketa-sistema gisa erabili zure aurrez aurreko irakaste-lana hobetzeko.
