Nola Ireki edota Editatu GeoGebra-liburuak
Zure GeoGebra-baliabide guztien zerrenda zure GeoGebra Profil-orriko Baliabideak fitxan ikus dezakezu.
Han, zure baliabideak edota agerian dauden beste erabiltzaile batzuenak bilatzeko, Bilaketa-eremua erabil dezakezu. Gainera, goitibeherako menuko iragazkiak erabil ditzakezu Liburuak zein Lan-orriak iragazteko, esaterako.
Oharra: Agerian dauden beste erabiltzaile batzuen Liburuak bilatu, kopiatu eta baliabide eratorriak sor ditzakezu.
Zerrendako zure GeoGebra-libururen bat aukeratu ostean, Liburua ireki egingo da. Goi-eskuin aldean aukera hauek dituzu erabilgarri:
Bilatu
Txunditzeko moduko baliabideak bilatzeko, Bilatu ikonoa erabil dezakezu.
Gehitu Gogokoetan
Gehitu Gogokoetan ikonoa erabiliz gero Liburua zure Gogokoetan gehituko da.
Oharra: Zure baliabide gogokoenak bilatzeko, zure Profil-orriko Baliabideak fitxako bilaketa-eremuko Gogokoak iragazkia erabil dezakezu.
Oharra: Gogokoa ikono beteak jada zure Gogokoen artean dagoen baliabidea ireki duzula adierazi nahi du.
Partekatu
Partekatu ikonoa erabiliz gero baliabidea partekatzeko hainbat aukera dituen abisu-leihoa azalduko da:
- Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
- Partekatze-esteka eskura dezakezu.
- Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
Aukera gehiago
Menua ikonoak aukera gehiago ematen ditu:
- Partekatu: Baliabidea talde batekin partekatu, partekatze-esteka eskuratu edota esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
- Editatu Liburua: Editatu ikonoa erabiliz gero Liburuan aldaketak egiten utziko dizun Liburuaren Editorea zabalduko da.
- Kopiatu Liburua: Zure profilean gorde eta edita dezakezun Liburuaren kopia egiten du, bere egitura zein edukia berrerabili ahal izateko.
- Zehaztapenak: Liburuaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu.
- Jaitsi: Liburuaren ikuspegi orokorraren orrialdera bidaliko zaitu eta han Liburua jaitsi ahal izango duzu. Oharra: Liburua jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu.
- Sarbide-ezarpenak: Zure baliabidearen ikusgaitasuna ezarri eta zer erabiltzailerekin partekatu nahi duzun erabaki dezakezu.
- Ezabatu: Liburua zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du.