Google Classroom
GeoGebraClasse GeoGebra

Zirkunferentzia

O punturainoko distantzia r duten X puntu guztien leku geometrikoari zirkunferentzia esaten diogu: Dist(X,O) = r X(x,y) eta O(a,b) puntuekin:
Adibidez, Idatzi (2,-3) zentroa eta 2 erradioa dituen zirkunferentziaren ekuazioa
Adibidez, Esan honako ekuazio hau zirkunferentzia den ala ez, eta identifikatu zentroa eta erradioa. Zati 3: Nabarmen identitateak eratuko ditugu: -4 eta -1 txertatu behar ditugu agertzen diren a2 eta b2 konpentsatzeko. Orain zenbaki solte guztiak batu eta beste aldera pasatu: Zirkunferentzia bat da, x2 eta y2 -ren koefizienteak 1 direlako eta r positiboa delako. Hain zuzen ere, zentroa O(2,-1) eta r=3 dituen zirkunferentzia

Zuzen baten era zirkunferentzia baten posizio erlatiboak:

  • kanpokoak: ez dago puntu komunik (sistema bateraezina izango da) edo d(O,r)>r
  • ukitzaileak: Puntu bat baino ez dago komunik (sistema bateragarri determinatua izango da) edo d(O,r)=r
  • ebakitzaileak: Bi puntu komun daude (sistema bateragarri determinatua izango da) edo d(O,r)<r. d=0 denean zuzena zentrotik igarotzen da.