Nola Grafikatu Funtzioak eta Koordenatuak
Sortu objektu berriak
Objektu berriak sor ditzakezu (adb. puntuak, zuzenak, funtzioak) Tresna-barran dauden Tresna Grafikoak erabiliz edota, bestela, beraien ekuazioak eta koordenatuak Aljebra Sarrera-eremuan idatziz eta Enter tekla sakatuz.
Jarraibideak
y = 3 x + 1
| Idatzi y = 3*x + 1 ekuazio lineala Aljebra Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla.
|
f(x) = x² + 2 | Idatzi f(x) = x^2 + 2 funtzioa Aljebra Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla.
|
B = (2, 1) | Idatzi B = (2, 1) Aljebra Sarrera-eremuan eta sakatu Enter puntu berria sortzeko. Sortu C = (-1, 3) puntu berria.
|
| Aukeratu Lerroa tresna Tresna-barran eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan edota lehen sortutako B eta C puntuetan zuzena sortzeko. |
Saiatu zu zeu...
Aldatu lehendik sortutako objektuak
Lehendik sortutako objektuak Ikuspegi Grafikoan arrastatu egin ditzakezu edota beraien ekuazioak eta koordenatuak alda ditzakezu Aljebra Ikuspegian.
1. | | Aukeratu Hautatu eta mugitu tresna eta arrastatu objektuak Ikuspegi Grafikoan beraien posizioa aldatzeko. |
2. | Egin klik bi aldiz Aljebra Ikuspegiko objekturen batean bere ekuazioa zein koordenatuak zuzenean aldatzeko, edota berdefinitzeko |
Ezabatu objektuak
Batzuetan, posible da sortu dituzun objektuak jarraian azaltzen diren moduetakoren batean ezabatu nahi izatea:
- Aukeratu Desegin botoia sortu d(it)uzun azken objektua(k) ezabatzeko.
- Erabili Ezabatu tresna sortutako edozein objektu ezabatzeko. Aholkua: Egin klik azken Tresna-ikonoan dagokion Tresna-kutxa irekitzeko. Aukeratu Ezabatu tresna Tresna-kutxan eta egin klik ezabatu nahi d(it)uzun objektu(et)an.