Diseinuaren Gidalerroa 1: Lan-orri Dinamikoen Egitura

Azalpen laburra Lan-orrien hasieran, bere edukiaren azalpena eman behar zenuke. Testuak laburra behar du izan (lerro pare bat asko jota) eta zure estilo pertsonala erabiliz idatzi. Eginkizun gutxi Normalean galderak edota ariketak txertatuko dituzu zure ikasleek lan-orria era aktiboan erabiltzen dutela bermatzeko. Eginkizun hauek eraikuntza elkarreragilearengandik gertu kokatu (adb., bere azpian). Ez erabili hiruzpalau galdera / ariketa baino gehiago ikasleak pantailan behera mugitzea ekiditeko. Egiteko gehiago badituzu, zure lan-orria hainbat orritan bana dezakezu. Ekiditu distrakzioak Ziurtatu zure lan-orri dinamikoan helburuarekin lotuta dauden objektuak daudela soilik. Ez erabili inoiz beharrezko ez diren atzeko irudirik, irudi apaingarririk ezta atzeko planoko musikarik ere zure webgunean, zure ikasleak distraitu ez daitezen eta helburuak lor ditzaten.