Pentominoen eraikuntza
Baliabideak:
1. Laukien sarea eta lanerako koadernoa.
2. Ardatz bertikal eta horizontaleko simetriak aztertzeko eredu dinamikoak.
Helburuak:
Pentominoen eraikuntza eta sailkapena, simetrien araberako baliokidetasun klaseen arabera.
Aurrera eramatea:
Haurrek bi laguneko taldetan egingo dute lan.
1. haurrak pentamino bat diseinatuko du ezkerreko eredua erabiliz.
Sortutako irudia pentomino bat den edo ez, ereduak ematen du abisua.
Poligonoak sortzeko tresnaren bidez, 2. haurrak erabaki behar du non agertuko den pentominoaren irudi simetrikoa, bai eskuineko planoan (ardatz bertikaleko simetria) nola goiko planoan (ardatz bertikaleko simetria).
2. haurrak bere estimazioa egin duenean, 1. haurrak lagunaren produkzioa balioztatuko du kontrolerako laukian sakatuz.
Produkzioak egokiak izanez gero, haurrek lorturiko emaitzak transkribatuko dituzte euren koadernoetan, bai jatorrizkoa eta baita simetrikoak ere.
Azkenik, lekuak trukatuko dituzte pentomino berri bat aurkitzeko.