Zer da GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa?
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa geometria eta aljebra uztartzen dituen matematika-aplikazio dinamikoa da.
Oharra: Aplikazio hau Google Play Store-en dago eskuragarri Android mugikorrentzat. Beste telefono motaren bat erabiltzen ari bazara, agian nahiago izango duzu GeoGebra Webgunea zure telefonoaren nabigatzailean ireki.
Ukipen-pantaila Ezaugarriak
- Arrastatu objektua zure hatzarekin
Ikuspegi Grafikoan duen kokapena aldatzeko.
- Handiagotu eta txikiagotu
Ikuspegi Grafikoa bi hatzak elkartuz edota elkarrengandik aldenduz.
- Mugitu
Ikuspegi Grafiko osoa bere atzeko planoa hatzarekin arrastatuz.
- Ireki Objektuaren Ezaugarrien elkarrizketa
Ikuspegi Grafikoko zein
Aljebra Ikuspegiko edozein objekturen gainean ukitze luzea eginez.