Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Ispilu laua

Ispilu izenaz, argi-izpiak islatzeko gai den edozein gainazal leun eta ondo leundua adierazten da. Laua edo esferikoa izan daiteke, formaren arabera. Ispilu lau batean irudia birtuala da, zuzen dago eta objektuaren tamaina berekoa da. Objektutik eta iruditik ispilura dauden distantziak berdinak dira. Gure gorputza osorik ikusteko, zein da ispiluak izan behar duen altuera minimoa? Erabili puntu berdea neska eta ispiluaren arteko distantzia aldatzeko, eta kontrol-laukiak egoera aztertzeko.