Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak

Gaia:
Modua

Zer dira Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak?

Erabiltzaileak mahaigaineko ordenagailu eta eramangarrietarako GeoGebra-azterketa pertsonaliza dezake, eta Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek, aldiz, aldez aurretik ezarritako zenbait ezaugarri dituzte. Hauek dira, oraingoz, eskuragarri dauden GeoGebra-azterketa aplikazioak:
GeoGebra-azterketako CAS
GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Grafikoa
GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Erraza
Aholkuak:
  • Ez badakizu zein den erabiltzen ari zaren Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioa, behatu Azterketa-liburuaren izenburua.
  • Tabletetarako Azterketa-aplikazioak erabiltzerakoan ezin zara GeoGebra-azterketatik irten; berrabiarazi bakarrik egin dezakezu.
  • Ohartu pantaila-babeslea desgaituta dagoela eta pantaila-blokeoak abisu-leihoa agertaraziko duela.

Zeintzuk dira GeoGeobra-azterketa eta dagozkion Tabletetarako aplikazioen arteko desberdintasunak?

  1. Tabletetarako GeoGebra-azteketa aplikazioak abiatzerakoan, GeoGebra-azterketa automatikoki gaitzen da eta aldez aurretik ezarritako tresnak eskuragarri daude.
  2. Tabletetarako Azterketa-aplikazioren bat erabiltzen ari bazara,  GeoGebra-azterketa bukatu ostean berrabiarazi egin dezakezu.
  3. Tableteterako GeoGebra-azterketa aplikazioak erabiltzerakoan ez da beharrezkoa GeoGebra-azterketa pertsonalizatzea (adb., CAS ikuspegia edo 3D Grafikoak desgaitzea). Hobekien datorkizuna aukeratu, besterik gabe.
  4. Aukeratzen duzun Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren arabera, beste GeoGebra-ikuspegi batzuen aginduak eta sarbidea desgaituta egon daitezke, eta menua sinpleagoa izan daiteke.
  5. Tabletetarako Azterketa-aplikazioekin lan egiterakoan, desgaitutako ezaugarriak ez dira Tresna-barran ezta Azterketa-liburuan azaltzen. Ordea, erabiltzen ari zaren Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren izena Azterketa-liburuan agertzen da.
  6. Ezin duzu erabiltzaile-interfazaren hizkuntza aldatu. Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek zure tabletaren lehenetsitako hizkuntza erabiltzen dute.