Bi puntu jakinda grafikotik malda ateratzea
A kasua: malda positiboa denean
a) m eta n irristagailuak mugituz zuzen bat aukeratu. Maldaren balioa irristagailuak adierazten duena da.
b)Grafikotik ere, bi puntu aukeratuz badago aukera malda ateratzeko. Aukeratu zuzeneko edozein bi puntu, A eta B puntuak mugituz. Kontutan hartuko dugu Atik Bra joateko egingo ditugun mugimentuak, eskumara eta gora. c) Aldaketa hori horrela adieraziko dugu: y-ren aldaketa/x-ren aldaketa = CB/ACKalkulatu eta ikusiko duzu, maldaren balio bera lortuko duzula.Eskumara mugitzean, eta gero gora egiten dugunean zuzena gorakorra izango da eta berez malda positiboa.Hainbat zuzen aukeratu eta grafikotik bi puntu aukeratuz malda lortu.
B kasua: malda negatiboa denean
a) m eta n irristagailuak mugituz zuzen bat aukeratu. Maldaren balioa irristagailuak adierazten duena da.
b)Aukeratu zuzeneko edozein bi puntu, A eta B puntuak mugituz. Kontutan hartuko dugu Atik Bra joateko egingo ditugun mugimentuak, eskumara eta behera.
c) Aldaketa hori horrela adieraziko dugu:
y-ren aldaketa/x-ren aldaketa = - CB/AC
Kalkulatu eta ikusiko duzu, maldaren balio bera lortuko duzula.
Eskumara mugitzean, eta gero behera egiten dugunean zuzena beherakorra izango da eta berez malda negatiboa.
Hainbat zuzen aukeratu eta grafikotik bi puntu aukeratuz malda lortu.