Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

DAMA TXINATARRAK

Bi, hiru, lau edo sei jokalarientzako jokoa. Bi jokalri badira, fitxak izarraren elkarren aurreko erpinetan jarriko dira. Jokalari bakoitzak 15 fitxa jarriko ditu bere koloreko triangelu erpinetan. Hiru direnean, biren artean izarraren erpin bat hutsik geratuko da. Jokalari bakoitzak 15 fitxa jarriko ditu ditu bere koloreko triangelu erpinetan. Lau badira, elkarren aurreko bi erpin hutsik geratuko da. Jokalari bakoitzak 10 fitxa jarriko ditu ditu bere koloreko triangelu erpinetan. Eta sei badira, sei erpinak erabiliko dira. Jokalari bakoitzak 10 fitxa jarriko ditu ditu bere koloreko triangelu erpinetan. HELBURUA: Norberaren fitxak aurreko erpinera eramatea da. Hori lortzen duen lehena izango da irabazlea. ARAUAK:
  • Fitxek bi mugimendu desberdin dituzte: ondoko zulo huts batera aldatu edo fitxa baten gainean jauzi egin eta zulo huts batera. Mugimenduak ezin dira atzera egin, norberaren norabidean. Jokaldi batean, jauzi bat baino gehiago egin daiteke elkarren segidan, fitxak banan-banan gaindituz. Jauzietan gainditzen diren fitxak ez dira taulatik ateratzen. Txanda bakoitzean fitxa bakar bat mugituko da.