Nola Aldatu Kolorea, Tamaina eta Estiloa
Estilo-barra erabil dezakezu objektuen kolorea, tamaina edota estiloa aldatzeko eta zure eraikuntza hobetzeko.
Oharra: Momentu horretan aukeratutako Tresna edota objektuen arabera, Estilo-barrak zure eraikuntza hobetzeko aukera desberdinak erakutsiko dizkizu.
Saiatu zu zeu...
Ariketa
1. | | Aktibatu Hautatu eta Mugitu tresna eta aukeratu triangelua. |
2. | | Ireki Estilo-barra goi-eskuinaldeko izkinan dagoen Estilo-barra botoia erabiliz. |
3. | | Aldatu triangeluaren kolorea. |
4. | | Aukeratu D puntua. |
5. | Estilo-barran, aukeratu puntu beltza duen botoia eta hautatu beste ikurren bat D puntuarentzat. D puntuaren tamaina ere alda dezakezu. | |
6. | Aukeratu zuzenkia. | |
7. | Estilo-barran, aukeratu lerroa botoia eta hautatu zuzenkiaren estiloa. Zuzenkiaren lodiera ere alda dezakezu irristailua mugituz. |
Aholkua
GeoGebra-gidak badu Estilo-barraren inguruko informazio gehiago.