Paralelogramoa Eraikuntza
Ariketa
Eraiki paralelogramo bat behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.
Aztertu eraikuntza...
Saiatu zu zeu...
Jarraibideak
| 1. |   | Aukeratu Lerroa tresna eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan AB edozein zuzen sortzeko. | 
| 2. |   | Sortu BC zuzena. Aholkua: Aukeratu B puntua eta egin klik Ikuspegi Grafikoan C puntua sortzeko. | 
| 3. |   | Aktibatu Zuzen Paraleloa tresna eta sortu AB zuzenarekiko paraleloa den eta C puntutik igarotzen den zuzena. Aholkua: Aukeratu AB zuzena eta, ondoren, C puntua. | 
| 4. |   | Sortu BC zuzenarekiko paraleloa den eta A puntutik igarotzen den zuzena. | 
| 5. |   | Aukeratu Ebakidura tresna eta sortu bi zuzenen arteko D ebakidura-puntua. Aholkua: Egin klik zuzenean ebakidura-puntuan. | 
| 6. |   | Aktibatu Poligonoa tresna eta sortu ABCD paralelogramoa erpin guztiak elkarren jarraian aukeratuz. Oharra: Aukeratu berriz lehenengo puntua poligonoa ixteko. | 
| 7. |   | Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu paralelogramoaren erpinak ongi sortu duzula egiaztatzeko. |