Nola Sortu Lan-orri Dinamikoak Linean

Ireki GeoGebrako Lan-orriaren Editorea

 
  1. Hasi saioa zure GeoGebra Profil-orrian. Oharra: Ez baduzu GeoGebra-konturik, sortu kontua, arren.
  2.  Baliabideak atalean sartu, zabaldu Zure Baliabideak fitxa eta egin klik + Lan-orri Berria botoian, Lan-orriaren Editorea irekitzeko.

Sortu zure Lan-orri Dinamikoaren Edukia

Zure Lan-orri Dinamikoaren Edukia sortzeko, txertatu Lan-orriaren hainbat elementu-mota (adb., Testua, Irudia, GeoGebra-ariketa).

Jarraibideak

  1. Idatzi zure Lan-orri Dinamikoaren Izenburua.
  2. Aukeratu Lan-orri Dinamikoaren elementuren bat (adb., Testua) zerrendatik, zure Lan-orri Dinamikoan txertatzeko.
  3. Sortu aukeratu duzun Lan-orriaren Elementuaren edukia (adb., idatzi ariketa bat edota jarraibideak).
  4. Aukeratu + Gehitu Elementua Lan-orriaren Elementu gehiago txertatzeko (adb., GeoGebra-ariketak).
  5. Gorde zure Lan-orri Dinamikoa Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde botoia sakatuz.
  6. Aukeratu Ikusi Baliabidea beste erabiltzaileek zure Lan-orri Dinamikoa nola ikusiko duten behatzeko.
  7. Oharra: Egindako aldaketak gorde egin behar dituzu aurrebistan ikusi ahal izateko.
  8. Bete zure lan-orriaren metadata (argibide gehiago beherago).
  9. Zure Lan-orri Dinamikoa bukatuta dagoenean, Gorde eta Itxi botoia saka dezakezu zure lana gordetzeko eta Lan-orriaren Editorea ixteko.

Osatu Metadata

Metadatak beste erabiltzaile batzuei zure Lan-orri Dinamikoa aurkitzen eta bilatzen ari zirena hori ote zen erabakitzen lagunduko die. Ikusgaitasuna Erabaki zein izango den zure Lan-orri Dinamikoaren Ikusgaitasun-egoera eta zehaztu zer erabiltzailek ahal izango duten aurkitu eta erabili zure Lan-orri Dinamikoa. Aukera hauek dituzu:
  • Agerian: Beste erabiltzaileek zure Lan-orri Dinamikoa aurkitu eta ikus dezakete.
  • Esteka bidez partekatua: Zure Lan-orri Dinamikoaren esteka duten erabiltzaileek soilik ikus dezakete. Ohartu ez dela beste erabiltzaileen bilaketa-emaitzetan azalduko.
  • Pribatua: Beste erabiltzaileek ezin dute zure Lan-orri Dinamikoa ikusi eta ez da beraien bilaketa-emaitzetan azalduko.
Fitxak Txertatu beste erabiltzaileei baliabideak behatzerakoan zure Lan-orri Dinamikoa aurkitzen lagunduko deiten Fitxak (adb., gako-hitzak). Ireki zure Lan-orri Dinamikoaren behe-aldeko Lan-orriaren Ezarpenak eta osatu metadata informazioa gehitzeko.
Aurrebista-irudia Lehenetsitako irudia alda dezakezu (automatikoki sortzen da zure Lan-orri Dinamikoaren edukiaren arabera). Aukeratu Aldatu Irudia zure Lan-orri Dinamikoan nahi duzun Aurrebista-irudia kargatzeko. Oharra: Aurrebista-irudia hura kargatu baino lehen sortu behar duzu (adb., eraikuntza dinamiko baten pantaila-argazkia). Laburpen Txikia Deskribatu zure Lan-orri Dinamikoaren edukia beste erabiltzaileek bilatzen ari direna zure baliabidea ote den errazago erabaki dezaten. Helburu-taldea (Adina) Zehaztu Lan-orri Dinamiko honekin lan egingo duen Helburu-taldearen adina. Hizkuntza Zehaztu zure Lan-orri Dinamikoaren Hizkuntza nagusia gure GeoGebra-komunitate internazionaleko erabiltzailei baliabideak nahiago duten hizkuntzan aurkitzen laguntzeko. Oharra: Lan-orriaren Ezarpenak automatikoki gordeko dira zure Lan-orri Dinamikoa gordetzen duzunean.