Gelaxka-edukien Kopia Erlatiboa eta Absolutua
Kopia erlatiboa
Kopia erlatiboaren bidez, zenbaki-segidak erraz sor ditzakezu edota zenbaki-segidei formulak aplika diezazkiekezu.
Oharra: Beste gelaxka batzuetan formulen kopia erlatiboak erabiliz gero, aipamen guztiak helburu-posizioaren arabera aldatzen dira berez.
1. Ariketa
Sortu zenbaki-segida bat A zutabean.
2. Ariketa
Gelaxka-aipamenak dituen formula baten kopia erlatiboa egin.
| 1. | A1 | Idatzi 1 A1 gelaxkan, eta 2 A2 gelaxkan. |
| 2. |
| Nabarmendu A1 eta A2 gelaxkak eta arrastatu nabarmendutako eremuko behe eskuinaldeko karratu txikia A10 gelaxkaraino. |
| Oharra: A1 eta A10 bitarteko gelaxketan 1 eta 10 bitarteko zenbaki osoak sortzeko kopia erlatiboa erabili berri duzu. | ||
| 3. | A2 | Aldatu A2 gelaxkaren edukia 3 idatziz.
|
| 4. |
| Nabarmendu berriz A1 eta A2 gelaxkak eta egin balio berrien kopia erlatiboa beste gelaxketan zenbaki-segida eguneratzeko. |
| 5. | B1 | Idatzi =A1/2 formula B1 gelaxkan. |
| 6. |
| Egin formularen kopia erlatiboa B1-etik B10-eraino. Aholkua: Aukeratu B1 gelaxka soilik eta arrastatu nabarmendutako eremuko behe eskuinaldeko karratu txikia beste gelaxketan bere formularen kopia erlatiboa egiteko. |
| 7. |
| Egin klik bi aldiz B zutabeko edozein gelaxkatan zenbakizko balioa zer formulak kalkulatu duen ikusteko. |
| 8. | A2 | Aldatu A2 gelaxkaren edukia 5 idatziz eta eguneratu zenbaki-segida kopia erlatiboa eginez.
Oharra: B zutabeko zenbaki guztiak aldaketeei egokituko dira.
|
Saiatu zu zeu...
Kopia absolutua
Kopia erlatiboa erabiltzen ari zaren bitarten gelaxka jakin baten aipamena egin baduzu, gelaxkaren izenari
$ ikurra gehitu egin behar diozu (adb., $C$1).
3. Ariketa
| 9. | C1 | Idatzi 4 zenbakia C1 gelaxkan eta baieztatu idatzitakoa. |
| 10. | B1 | Aldatu B1 gelaxkako formula =A1*$C$1 idatziz. |
| 11. |
| Egin B1 gelaxkako formula berriaren kopia erlatiboa B10 gelaxkaraino. Oharra: A zutabeko balio guztiak laurengatik biderkatu berri dituzu. |
| 12. | C1 | Aldatu C1 gelaxkaren balioa 10 idatziz.
Oharra: B zutabeko balio guztiak aldaketeei automatikoki egokituko dira.
|