Abbadiako Gazteluaren kokapena

Abadiako teleskopioa meridiano batean lerraturik dago, Ipar-Hego norabidean. Hain zuzen ere, ekuatoretik 43ºko zabalera hartzen du angeluak. Ekialde-Mendebalde mugimendua egiteko, Abadiak trikimailu bat erabili zuen: lurrari berari utzi zion lan hori egiten! Izan ere, errotazio-mugimentuari esker ikus daiteke Ipar hemisferioko zeru guztia Abadiako gaztelutik.