Nola Partekatu zure Lan-orri Dinamikoa

Partekatu Lan-orria beste batzuekin

Lan-orria zabalik badago, goi-eskuin aldean Partekatu ikonoa ikusiko duzu. Partekatu ikonoan klik egiterakoan baliabidea partekatzeko hurrengo aukerak dituen abisu-leihoa azalduko da:
  • Baliabidea argitaratu nahi duzun taldea aukera dezakezu.
  • Partekatze-esteka eskuratu edota baliabidea beste plataforma batzuetan parteka dezakezu.
  • Esteka korreo elektronikoz bidal dezakezu.
  • GeoGebra-appleta beste atari batean txertatzeko balioko dizun GeoGebra-appletaren txertatze-kodea eskura dezakezu. Oharra: Txertatze-kodea lan-orrian GeoGebra-appleten bat badago soilik egongo da eskuragarri.
Oharra: Ikuspegi orokorra orriko partekatu botoia ere erabil dezakezu.

Partekatu talde batean

Aukeratu edota sortu baliabidea partekatu nahi duzun Taldea. Partekatu botoian klik egiteak taldearen mezuak fitxara bidaliko zaitu. Taldeko kide guztiek baliabidea ikus ahal dezaten, Argitaratu botoia sakatu behar duzu.

Partekatu esteka

Baliabide publikoren bat beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko, hurrengo aukeren artean hauta dezakezu:

Toolbar Image Google+Toolbar Image FacebookToolbar ImageTwitter
Toolbar Image OneNoteToolbar Image EdmodoToolbar Image Classroom
Baliabidea partekatzeko beste aukera bat eskuragarri dagoen esteka kopiatu eta zure ikasle zein kideei bidaltzea da.

Partekatu e-mailez

Idatzi baliabidearen esteka bidali nahi duzun korreo elektronikoaren helbidea. Hartzaileari mezu labur eta pribatua ere idaz diezaiokezu. Sakatu Bidali mezu elektronikoa botoia e-maila bidaltzeko.

Partekatu txertatze-kodea

Lan-orriaren Appletaren txertatze-kodea ere eskura dezakezu. Appleta beste atari batzuetan txertatzeko erabil dezakezu. Oharra: Txertatze-kodea Lan-orrian GeoGebra-appleten bat badago soilik egongo da eskuragarri. Erakutsi gehiago aukera erabiliz appletaren beste zehaztapen batzuk ezar ditzakezu (adb., menua erakutsi ala ezkutatu, edo eskuin klika eta teklatu bidezko edizioa gaitu).