Galderak

Nola Txertatu Galderak

GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu Galdera erabilgarri dauden Lan-orriaren Elementuen zerrendatik.

Jarraibideak

  1. Idatzi zure galderaren Izenburua (hautazkoa).
  2. Idatzi zure galdera.
  3. Aberastu zure testua hurrengo aukerak erabiliz:
    • Testua: Eman formatua zure testuari (adb., aldatu hizki-mota eta tamaina, lerrokatzea, sortu zerrendak).
    •  Matematika: Txertatu matematika-ikurrak dituzten formula matematikoak (adb., hizki grekoak, eragileak, geziak).
  4. Erabaki zer galdera-mota sortu nahi duzun dagokion Galdera irekia edo Hainbat aukera fitxa aukeratuz.
  5. Idatzi erantzun-aukera(k).
    • Galdera irekia egiten ari bazara, erantzun-eredua idaz dezakezu zure ikasleek beraien erantzunak zurearekin konpara ahal izan ditzaten.
    • Hainbat aukerako galdera sortzen ari bazara, erantzun zuzen eta okerren sortak ezarri, mesedez. Oharra: Ez ahaztu erantzun zuzenak egiaztatzea, erabiltzaileek beraien erantzunak egiaztatu ahal ditzaten.
  6. Egin klik Eginda botoian leihoa ixteko.

Nola Editatu Galderak

Kurtsorea txertatutako Galdera baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
  • Editatu: Galdera-elementuaren editorea zabaldu eta editatu izenburua, galdera edota erantzun-aukera(k).
  • Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun Galdera-elementua.
  • Ezabatu: Ezabatu Galdera zure Lan-orri Dinamikotik.
Oharra: Txertatutako Galdera-elementuren baten gainean klik eginez ere editatu ahal izango duzu. Sakatu Eginda Galdera-elementua ixteko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.

Galdera Irekiei Buruz

Galdera Irekiek ez dute inolako erantzun posiblerik ematen eta erabiltzaileek beraien erantzunak idatzi behar dituzte. Edonola ere, erantzun-eredua eman dezakezu beste erabiltzaileek Egiaztatu botoia erabili ahal izatea nahi baduzu. Oharra: Erabiltzaileek ezin izango dute erantzun hau ikusi ez badiezu Egiaztatu botoia erabiltzen uzten. Kasu horretan, beraiek emandako erantzuna zurearekin konparatu ahal izango dute.

Hainbat Aukerako Galderei Buruz

Hainbat Aukerako Galderek erantzuteko hainbat aukera eskaintzen dituzte eta posible da bat baino gehiago zuzena izatea. Oharra: Hainbat Aukerako Galderak ebazteko, erabiltzaileek erantzun zuzen posible guztiak identifikatu eta egiaztatu ahal izan behar dituzte.
  1. Hautatu Hainbat aukera aukera.
  2. Idatzi lehenengo erantzun-aukera erantzunaren testu-eremuan.
  3. Gehitu erantzun-aukerak Gehitu Erantzuna erabiliz edota Enter tekla sakatuz.
  4. Egiaztatu erantzun zuzena(k) gero egiaztatze automatikoa erabilgarri egon dadin.
  5. Aukeratu Eginda Galdera prest dagoenean.
Sakatu Eginda Galdera editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.