Nola Sartu Datuak eta Aipatu Gelaxkak
Datuak sartu eta objektuak sortu
GeoGebraren Kalkulu-orria Ikuspegian gelaxka bakoitzak bere izena du gelaxka bakoitzera zuzendu ahal izateko.
Adibidea: A zutabeko eta 1 erreskadako gelaxkak A1 izena du.
Kalkulu-orriko gelaxkak Ikuspegi Grafikoan zuzenean erakutsiko diren objektu matematikoen formulak idazteko erabil ditzakezu (adb., puntuak).
1. Ariketa
1. | A1 | Idatzi 10 zenbakia A1 gelaxkan.
Aholkua: Baieztatu beti idatzitakoa Enter tekla sakatuz.
|
2. | B1 | Idatzi (-2, 2) koordenatuak B1 gelaxkan.
Oharra: B1 = (-2, 2) puntua automatikoki adieraziko da Ikuspegi Grafikoan.
|
3. | Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu B1 puntua Ikuspegi Grafikoan. Oharra: Kalkulu-orria Ikuspegiak B1 puntuaren momentuko koordenatuak erakusten ditu B1 gelaxkan. | |
4. | Ezabatu B1 gelaxkaren edukia. |
Saiatu zu zeu...
Gelaxka-aipamenak
Beste gelaxkaren baten aipamena egin dezakezu sarrera berrian bere izena erabiliz.
Oharra: Gelaxka horren edukia aldatuz gero, sarrera berria automatikoki egokituko da.
2. Ariketa
3. Ariketa
1. | A1 | Egokitu 1.5 balioa A1 gelaxkako zenbakiari eta baieztatu idatzitakoa.
|
2. | B1 | Idatzi = 2 * formula B1 gelaxkan eta, ondoren, aukeratu A1 gelaxka bere izena formulan txertatzeko. Baieztatu idatzitakoa.
Oharra: GeoGebrak 2 * 1.5 kalkulatuko du eta 3 emaitza erakutsiko du B1 gelaxkan .
|
3. | A1 | Aldatu A1 gelaxkaren edukia 3 idatziz.
Oharra: B1 gelaxkaren edukia egindako aldaketei egokituko da.
|
1. | C1 | Idatzi (A1, B1) koordenatuak C1 gelaxkan eta baieztatu idatzitakoa.
Aholkua: Orain C1 gelaxkak (3, 6) koordenatuak ditu. Dagokion C1 Puntua automatikoki erakusten da Ikuspegi Grafikoan.
|
2. | A1 | Aldatu A1 gelaxkaren edukia 2 idatziz.
Oharra: C1 gelaxkako koordenatuak eta dagokion puntua automatikoki egokitzen dira egindako aldaketei.
|