Programazio Lineala ariketa 3A
3. Enpresa batek bi produktu ekoizten ditu P1 eta P2, eta unitate bakoitza 50 eurotan eta 44 eurotan saltzen da, hurrenez hurren. Horretarako bi makina alokatu ditu, M1 eta M2, 5 eurotan ordu bakoitzeko eta 6 eurotan ordu bakoitzeko, hurrenez hurren. Produktu bakoitzaren unitatea fabrikatzeko, makina bakoitzak behar dituen funtzionamendu- orduak, eta makina bakoitzak astean gehienez ere duen eskuragarritasuna taula honetan dauzkazu:
P1 produktua P2 produktua Eskuragarritasuna
M1 2 ordu 4 ordu 80 ordu
M2 4 ordu 2 ordu 100 ordu
P1 produktuaren unitatea fabrikatzeko erabilitako materialaren kostua 10 euro da, eta P2 produktuaren unitatea fabrikatzeko, berriz, 8 euro. Jakin nahi dugu produktu bakoitzaren zenbat unitate egin behar diren mozkina maximizatzeko.
i. Ariketa planteatu.
ii. Ebazpen grafikoa.
iii. Analiza ezazu grafikoki zer gertatuko den P-2 ren prezioa 2 euro gutxiagotzen bada.