Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Třída

Triangelua eta Aldeak

Triangeluak aldeen arabera
Helburua: triangelu baten aldeei erreparatuz, sailkapena egiten jakitea Egitekoa: Ariketa honetan, triangeluak aldeen neurrien arabera sailkatuta daude. Goiko laukian agertzen diren hiru motak kontuan izanda, behean dituzun zuzenkiekin sortu triangelu ezberdinak eta sailkatu goiko moten arabera. Frogak egin ostean definitu zer den triangelu aldekide bat, zer den triangelu isoszele bat eta zer den triangelu eskaleno bat. Begiratu sortu dituzun triangelu horiek eta frogatu hurrengo esaldia zuzena den: "Edozein triangelu hartuta, horren bi alderen neurriak batzen baditugu, beste aldearen neurria baino gehiago lortuko dugu."