Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Tresna Grafikoak

Ikuspegi Grafikoko Tresna-barra

Tresna Grafikoak GeoGebraren Ikuspegi Grafikoko Tresna-barran antolatuta daude. Bertan Tresna-kutxetan antolatuta dauden eta saguarekin erabil daitezkeen hainbat Tresna Grafiko daude.

Ezagutu GeoGebraren Tresna Grafikoak

1.Toolbar ImageAukeratu Lerroa tresna eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan A eta B bi puntu eta beraietatik igarotzen den zuzena sortzeko. 2.Toolbar ImageAukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak beraien posizioa aldatzeko. 3. Toolbar ImageAurkitu Malda tresna Tresna-kutxetan eta aukeratu zuzena bera malda-triangelua sortzeko 4.Toolbar ImageAukeratu Zirkunferentzia bere Zentroa eta Erradioa emanda tresna eta irakurri Tresna-aholkua zentroa A puntua eta erradioa 4 duen zirkunferentzia sortzeko. Aholkua: Nahi izanez gero, zure eraikuntza berrezar dezakezu Tresna Grafiko gehiago probatzeko.

Saiatu zu zeu...

Selected Graphics Tools you might want to try out as well

Toolbar ImageAktibatu Luzera finkodun zuzenkia tresna eta egin klik Ikuspegi Grafikoan puntu bat sortzeko. Agertuko den lehio berrian idatzi zuzenkiaren luzera (adb., 3) eta egin klik Ados.
Toolbar ImageAukeratu Puntua Objektuan tresna eta egin klik objekturen batean (adb., zuzenki bat) objektu horretan puntu bat sortzeko.
Toolbar ImageAktibatu Poligonoa tresna eta klik Ikuspegi Grafikoan edota aldez aurretik sorturiko puntuetan zure poligonoaren erpinak sortzeko. Oharra: Egin klik berriz lehenengo puntuan poligonoa ixteko.
Toolbar ImageAngelua tresna aukeratu ostean, sortu hiru puntu edota aukeratu erloju-orratzen aurkako noranzkoan aldez aurretik sorturiko hiru puntu beraien arteko angelua neurtzeko.
Toolbar ImageErakutsi/Ezkutatu Objektua tresna aktibatu eta gero, aukeratu ezkutatu nahi dituzun objektu guztiak. Ondoren, sakatu beste tresnaren bat aldaketak gordetzeko.