Berrelikadura Fitxa: Lauki-sarea (Jabeek bakarrik)

Lauki-sarearen Antolamendua

Berrelikadura fitxaren edukia Taldeko Kide bakoitzaren lanaren ikuspegi orokorra ematen duen Lauki-sare gisa ikus dezakezu. Oharra: Jabeek Taldearen Ezarpenetan Zerrenda ikuspegira alda dezakete. Lauki-sarearen erreskadetan Taldeko Kide guztien zerrenda dago eta zutabeetan, aldiz, Ariketa guztiak azaltzen dira, mezuen arabera taldekatuta eta dataren arabera ordenaturik.
Image

Ariketa bakoitzaren Egoera

Ariketaren momentuko egoera Taldeko Kide bakoitzarentzat adierazten da:
  •  Hasi gabe: Kideak ez du oraindik Ariketa ikusi / landu.
  •  Hasita: Kidea Ariketan lan egiten hasi da.
  •  Bukatuta: Jabeak Ariketa aztertu eta bukatuta egoeran ezarri du.
Oharra: Iragazki-ikonoak erabil ditzakezu Lauki-sarean Hasi gabe, Hasita edo Bukatuta dauden Ariketak bakarrik erakusteko.

Iruzkinak

Kideek Ariketaren batean iruzkina idazterakoan (adb., Ariketa baten inguruko galdera) edota Jabeak (adb., Kideren baten galderaren erantzuna, berrelikadura), dagokion iruzkin-ikonoa Ariketaren egoeraren ondoan agertzen da. Oharra: Iruzkin berriak kolore urdinez adierazten dira.

Nola Ikusi eta Aztertu Ariketak

Ariketak Ikusi Lauki-sareko lehenengo erreskadako Ariketaren batean klik egiterakoan, Jabeak Ariketa ikusi eta froga dezake Kideek nola ikusiko duten egiaztatzeko. Oharra: Jabeak Ariketa egin eta ebazpena gorde dezake, zeina ez dagoen publikoki ikusgai. Aztertu Kideen Lana Lauki-sareko gelaxkaren batean klik egiterakoan, Ariketa ireki eta dagokion Kidearen lana azter dezakezu. Ariketen inguruko Informazioa Kurtsorea Lauki-sareko gelaxakaren baten gainean jartzerakoan, informazio gehigarria (adb., azken aldaketa-data) agertuko da.
Image