Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

CAS Kalkulagailuaren Tresnak

CAS Ikuspegiaren Tresna-barra

CAS Ikuspegiko Tresna-barrak saguarekin erabil daitekeen CAS Kalkulagailuaren Tresna-sorta bat du. Tresna hauen bidez, idatzitakoa ebaluatu eta kalkuluak egin ditzakezu. Oharra: Idatzi beti zure sarrera nahi duzun CAS kalkulagailuaren Tresna aukeratu aurretik. Honela, tresna zuzenean aplika dakioke idatzitakoari.

Ezagutu GeoGebraren CAS Kalkulagailuaren Tresnak

1.Toolbar ImageIdatzi f(x) := x ^ 2 - 4 CAS Kalkulagailuaren Sarrera-eremuan eta aukeratu Gorde Sarrera tresna 4. mailako polinomio bat definitzeko.
2.Toolbar ImageIdatzi f(x) CAS Ikuspegiko hurrengo lerroan eta aukeratu Faktorizatu tresna funtzioaren faktoreak aurkitzeko.
3.Toolbar ImageIdatzi f(x) hurrengo lerroan eta aukeratu Deribatua tresna funtzioaren deribatua kalkulatzeko.
4.Toolbar ImageAholkua: Deribatua funtzioaren ekuazioaren ondoko Erakutsi / Ezkutatu ikonoan klik eginez bere grafikoa erakus dezakezu.
Aholkua: Nahi izanez gero, zure eraikuntza berrezar dezakezu CAS Kalkulagailuaren Tresna gehiago probatzeko.

Saiatu zu zeu...

Agian probatu nahi izango dituzun CAS Kalkulagailaren beste Tresna batzuk

Toolbar ImageHurbilketa Sinbolikoa Erabili Hurbilketa Sinbolikoa tresna sarrera modu sinbolikoan kalkulatu eta sinplifikatzeko.
Toolbar ImageZenbakizko Hurbilketa Erabili Zenbakizko Hurbilketa tresna sarrera zenbakiz kalkulatzeko eta emaitza adierazpen hamartarrean lortzeko.
Toolbar ImageGorde Sarrera Erabili Gorde Sarrera tresna sarrera gorde eta aztertzeko. Aholkua: Sarrera automatikoki sinplifikatzea nahi ez baduzu, oso erabilgarria izan daiteke.
Toolbar ImageGaratu Erabili Garatu tresna adierazpenak garatzeko.  Adibidea: 2*(a + b) sarrerari Garatu tresna aplikatuz, 2a + 2b irteera lortzen da.
Toolbar ImageOrdezkatu Erabili Ordezkatu tresna adierazpen baten aldagaietan zenbakiak ordezkatzeko. Adierazpen bati tresna aplikatu ostean, ordezkatu nahi dituzun balioak idazten utziko dizun leihoa irekiko da.