Grafikoak s-t eta v-t

Autor:
Fran
Orri honetan 800dik gora kasu kontsidera daitezke. Horretarako irristailu berdeak baino ez dira eragin behar. Ikaslearen ataza grafikoei dagozkien ekuazioak idaztea da. Horretarako hasierako (t=0 s denean) posizioa eta abiadura identifikatzeaz gain azelerazioa ere bilatu behar da.
Ikasleak ondoko puntuak argitzeko gai izan behar da: Higidura uniformea edo azeleratua da? Azelerazioa desberdin zero denean positiboa ala negatiboa da? Abiadura gero eta handiagoa da? Abiadura gero eta txikiagoa da? Segundu bakoitzean abiadura zein kantitatetan aldatzen da? Higikariak denbora tarte berdinetan espazio edo distantzia berdinak korritzen ditu? Edo espazio edo distantzia txikiagoak egiten ditu? Espazioaren grafikoa bakarrik analizatuz gai zara azelerazioa kalkulatzeko? Ea, saiatu zaitez! Kasuren bat izan daiteke semaforo batena? eta jausi libreren bat?