Nola Sortu GeoGebra-liburu Berriak
Ireki GeoGebra-liburuaren Editorea
- Hasi saioa zure GeoGebra Profil-orrian. Oharra: Ez baduzu GeoGebra-konturik, sortu kontua, arren.
- Klikatu +BERRIA eta hautatu
Sortu Liburua aukera Liburuaren Editorea zabaltzeko.
Sortu Izenburuaren Orrialdea
Liburuaren Editoreko Izenburuaren Orrialdearen bidez zure GeoGebra-liburuari buruzko oinarrizko informazioa eta metadata idatzi ahal izango duzu.
Oharra: Metadatak GeoGebra-komunitateko beste erabiltzaile batzuei zure baliabideak bilatzen lagunduko die eta, horrela, zure esfortzuaz eta trebeziaz baliatuko dira.
- Izenburua: Idatzi zure GeoGebra-liburuaren Izenburua.
- Hizkuntza: Zehaztu zure GeoGebra-liburuaren Hizkuntza nagusia gure GeoGebra-komunitate internazionaleko erabiltzailei baliabideak nahiago duten hizkuntzan aurkitzen laguntzeko.
- Laburpen Txikia: Gehitu zure GeoGebra-liburuaren Deskribapena beste erabiltzaileek bilatzen ari direna zure baliabidea ote den errazago erabaki dezaten (hautazkoa).
- Helburu-taldea (Adina): Zehaztu GeoGebra-liburu honekin lan egingo duen Helburu-taldearen adina.
- Fitxak: Txertatu beste erabiltzaileei zure GeoGebra-liburua aurkitzen lagunduko deiten Fitxak (gako-hitzak).
- Ikusgaitasuna: Erabaki zein izango den zure Liburuaren Ikusgaitasun-egoera eta zehaztu zer erabiltzailek ahal izango duten aurkitu eta erabili zure Liburua. Aukera hauek dituzu:
- Agerian: Beste erabiltzaileek zure Liburua aurkitu eta ikus dezakete.
- Esteka bidez partekatua: Zure Liburuaren esteka duten erabiltzaileek soilik ikus dezakete. Ohartu ez dela beste erabiltzaileen bilaketa-emaitzetan azalduko.
- Pribatua: Beste erabiltzaileek ezin dute zure Liburua ikusi eta ez da beraien bilaketa-emaitzetan azalduko.
Gehitu Edukia zure Liburuan
![Gehitu Edukia zure Liburuan](https://beta.geogebra.org/resource/dn7sd2vx/5YgQZmiySqLzhP4j/material-dn7sd2vx.png)
Izenburuaren Orrialdea gorde eta gero Liburuaren Editorea automatikoki zabalduko da, Edukia fitxa zabalik duela.
Orain aukera hauek dituzu...
Kapitulu Berria: Azalduko den leihoan kapituluaren Izena zehaztu eta hautazkoa den Laburpen Txikia idaz dezakezu. Bukatzen duzunean, klikatu Gorde.
Lehendik Sortutako Kapitulua: Zure Libururen baten kapituluaren kopia egin edo beste erabiltzaileren baten agerian dagoen GeoGebra-libururen bat bila dezakezu bere kapitulu bat zure Liburu berrian inportatzeko.
Lan-orri Berria: Sortu Lan-orri Dinamiko berria linean dagoen Lan-orriaren Editorea erabiliz. Zure Lan-orri Dinamikoan Testua, GeoGebra-eraikuntzak, Bideoak, Irudiak edota Ariketak gehi ditzakezu edo, bestela, Lan-orriaren Ezarpenetan metadata idaz dezakezu.
Oharra: Orain zure lan-orria Liburuaren Lan-orrien ikuspegi orokorrean azalduko da. Lan-orriaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz, lan-orriaren izena edota edukia edozein momentutan edita dezakezu.
Lehendik Sortutako Lan-orria: Bilatu zureak diren edo agerian dauden besteen baliabideak. Erabaki zer Lan-orri gehitu nahi duzun zure GeoGebra-liburuan eta klikatu baliabideran izenaren eskuineko Gehitu.
Oharra:
Editatu ikonoa erabil dezakezu Liburuaren Editorera itzultzeko eta zure Liburuan aldaketak egiteko.
- lehendik sortutako Lan-orriak gehitu.
- Lan-orri berriak sortu.
- zure Liburua egituratu, kapituluak txertatuz.
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/0/00/Menu-chapter-new.svg/16px-Menu-chapter-new.svg.png)
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/5/52/Menu-chapter-existing.svg/16px-Menu-chapter-existing.svg.png)
- Azalduko den leihoan, bilatu kapitulua kopiatu nahi duzun Liburua.
- Nahi zenuen Liburua aurkitu eta gero, klikatu Ikusi Edukia bere kapituluen ikuspegi orokorra agertarazteko.
- Aukeratu zure Liburuan kopiatu nahi d(it)uzun kapitulua(k).
- Klikatu Inportatu hautatutako kapitulua(k) zure GeoGebra-liburu berrian gehitzeko.
- Zure GeoGebra-liburuan gehitu dituzun kapitulu guztiak Kapituluak ikuspegi orokorrean azaltzen dira.
- Kapituluaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz, kapituluaren izena edota edukia edozein momentutan edita dezakezu.
- Kapituluen ordena alda dezakezu arrastatu eta utziz.
- Kapituluaren izenaren ondoan dagoen
Ezabatu ikonoa klikatuz, zure Liburutik kapitulua ezaba dezakezu.
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/4/41/Menu-worksheet-new.svg/16px-Menu-worksheet-new.svg.png)
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/d/d1/Menu-edit.svg/16px-Menu-edit.svg.png)
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/a/ad/Menu-worksheet-search-existing.svg/16px-Menu-worksheet-search-existing.svg.png)
- Kapitulu batean gehitzen dituzun baliabide guztiak aukeratutako kapituluaren Lan-orrien ikuspegi orokorrean azaltzen dira.
- Lan-orriaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz, zure GeoGebra-liburuko lan-orria edita dezakezu.
- Kapitulu bateko Lan-orrien ordena aldatu edo lan-orriak beste kapitulu batera mugi ditzakezu arrastatu eta utziz.
- Baliabidearen izenaren ondoan dagoen
Ezabatu ikonoa klikatuz, zure Liburutik lan-orria ezaba dezakezu.
![](https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/d/d1/Menu-edit.svg/16px-Menu-edit.svg.png)